Nola iritsi

Casa Cámara Pasai Donibaneko alde zaharrean dago, Pasaiako portu sarrerako leku berezian kokatua. Oinez bakarrik irits daiteke bertara, eta nola iritsi eta non aparkatu jakiteko eremu hori ezagutu egin behar da. Baina ezagutu ezean, hona hemen azalpen batzuek lagungarri dakizkizun. Iristeko arazoren bat baduzu, zalantzarik gabe deitu +34 943 523699 telefonora eta laguntzen saiatuko gara. Nolanahi dela ere, gure koordenatuak adierazten dizkizugu, GPSa: 43°19’35.7”N // 1°55’11.3”W

Pasai Donibanera zuzenean etor zaitezke edota Pasai San Pedrotik, handik, badiaren beste aldera ekarriko zaituen ontzi txiki bat hartu ahal izango duzu:

PasaI san pedro

Lan egunetan (beti ere astelehenetik ostiralera) eguerdian bazkaltzera etortzez gero gomendaturiko aukera.

Autoz: aparkalekua (P4 mapan) lan egunetan, astelehenetik ostiralera 19:30 arte doan da egoiliarren eremuan (eremua hau E/Rz seinalatua dago zoruan).
Busa: Donostiatik. Irteerak Okendo 14tik: E09 Pasai San Pedro > Donostia ikus ordutegiak eta E79 Pasai San Pedro > Donostia (gauekoa) ikus ordutegiak.
Taxia: Pasai San Pedroko untziralekuraino eramango zaitu.

Handik, badiaren bestaldera eramango zaituen ontzi txiki txiki bat ateratzen da. Zerbitzu honen ordutegia gaueko 23:00ak arte etengabea da (ostiral eta larunbatetan 24:00ak arte).

Pasai donibane

Bazkaltzera nahiz afaltzera etortzen zarelarik aukera hau gomendatzen dizugu (lan eguna nahiz jai eguna izan bereizgabe).

Autoz: Doaneko aparkaleku aukera batzuek daude (P1 / P2 / P3. ikus planoa).
Busa: Irteerak Donostia - Gipuzkoa Plaza 11tik. E01 Pasai Donibane > Errenteria > Donostia ikus ordutegiak eta E71 Pasai Donibane > Lezo > Errenteria > Pasai Antxo > Donostia (gauekoa) ikus ordutegiak.
Taxia: Pasai Donibaneko alde zaharreko sarreraraino eramango zaitu.

Hemendik abiatu eta Pasai Donibaneko kale bakarretik barna minutu batzuetako ibilaldi polit baten ondoren Casa Cámarara iritsiko zara.

Hautabidezko egitasmoak

Casa Cámararen kokapenak bazkari on baten aurretik edota ondoren plan desberdinak egitera bultzatzen zaitu.


Travesía por Ulía o Jaizkibel

Ulia eta Jaizkibeletik ibilaldiak

Bi ibilaldi hauek Casa Cámarara eramaten gaituzte. Donostiatik Ulian barrena batak eta Hondarribiatik Jaizkibel mendian barrena, besteak.

Groseko Zurriola hondartzatik abiatzen da Donostiako ibilaldia, Uliatik barna Plata itsasargi arte, hortik Pasai San Pedrora jaitsi eta batelikoa hartu ondoren Casa Cámararen atarira hurbilduz.

Hondarribiatik abiatuz, Jaizkibelgo ibilbidea berriz, txango izugarria da. Ikusgarriak dira benetan Jaizkibelgo mendi labarrak eta milioika urtetan modelatuak izan diren hareharrizko harkaitzak eskaintzen diguten ikuskizuna.

+ info: Mendiak eta Herriak (T. +34 948 513233)

Hemen doakizu bi ibilbideen informazio osoa:

Donostia - Pasai Donibane (Talaia, GR121. 3h, 8km)
Hondarribia - Pasai Donibane (Talaia, GR121. 7h, 21km)

En Barco

Ontziz

Itsasontzia baduzu, Pasaiara ontziz etorri ondoren Casa Cámaran otordu batez gozatzea baino gauza hoberik ez zaigu bururatzen. Pasaiako portuan kortesiazko lokailu eta beste zenbait aukerazkoak aurki ditzakezu.

- Kortesiazko lokailua Pasai Donibanen: Izkiro / Kirol portua (T. +34 650 257482)
- Kortesiazko beste lokailu batzuk San Pedron eta Trintxerpen: Pasaia Port
- Transferra ontzian: Brai (T. +34 658 723194)
- Ohiko belaontzian: Ostarte Sailing (T. +34 687 255661)