Egutegia

Irekita:
Bazkari zerbitzua asteartetik igandera, eta afari zerbitzua ostirala eta larunbata (salbuespenekin).

Itxita:
Astelehenetan egun osoan, astearte gauetan, asteazken gauetan, ostegun gauetan eta igande gauetan (salbuespenekin).

Oporrak:
Itxita azaroaren 7tik 22ra arte, bi egunak barne.

Ordutegia

Sukaldea:
Bazkaria 13:30 · 15:15
Afaria 20:30 · 22:15

Jangela:
Bazkaria 13:30 · 18:00
Afaria 20:30 · 00:30

Kontaktua

Telefonoa: +34 943 523699
Telefono arreta ordutegia: bazkari zerbitzu irekietan 12:00 · 17:00 eta afari zerbitzu irekietan 20:30 · 23:00

Informazioa: info@casacamara.com
Erreserbak: reservas@casacamara.com
48h aurrerapenarekin harremanetan jarri. Ezinbestekoa da jatetxearen baieztapena jasotzea.

Donibane, 79
20110 Pasai Donibane
Gipuzkoa

 

Nola iritsi

Donostiatik 5 kilometrotara, Pasaiako portuaren sarreran dagoen XVII. mendeko eraikin batean aurkituko duzu Casa Cámara jatetxea. Pasai Donibanera etortzeko azalpen batzuk emango dizkizugu.

down

Etorriko zara jatera?

Egin ezazu zure erreserba eskaria onako galdetegia beteaz eta zurekin harremanetan jarriko gara erabilgaitasuna baieztatzeko. Nahiago baduzu telefonoz ere dei diezagukezu: +34 943 523699

Kontsulta ezazu mesedez gure irekiera-egutegia erreserba egin baino lehen.

Taldeen erreserbentzako (10 lagunetik aurrera) aurrerakin bat eta menu itxi bat behar da aldez aurretik (10 egun gutxienez). Taldeentzako menu bat aukeratu dezakezu edo neurrira egin menu bat.

OPARITU CASA CÁMARA

Berebiziko norbaiti bazkaria edota afaria oparitu nahi badiozu, bete ezazu galdetegi hau eta zurekin harremanetan jarriko gara. Edota nahiago baduzu telefonoz dei dezakezu: +34 943 523699

Gonbidatuek nahi dutena aukeratu ahal izango dute gure kartatik (ez dago menu itxirik). Aldez aurretik 70€ ordaindu behar dira pertsonako (gutxi gorabeherako prezioa). Banku-transferentzia bidez ordaintzeko aukera dago, edo jatetxean txartelarekin edo dirutan.

Gonbidapenak ez du iraungitze-datarik.